Udalak jakinarazten du azaroaren 22tik aurrera Ikasteko Gela berriro irekiko dela, Udaletxe Zaharreko beheko solairuan.
Eskabideak Udal Liburutegian egingo dira, bertan, pertsona bakoitzak bete beharreko formularioak eta gela honen erabilera arautuko duten baldintzak egongo dira eskuragarri.
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 22:00etara, astearte eta ostegunak izan ezik; larunbata eta igandeetan, 10:00etatik 22:00etara.
Udalak ikasgela behar izatekotan aurrerapenarekin jakinaraziko du.
Erroldatuak edo erroldaturik gabe herrian etxea dutenen (jabetzan edo alokairuan) 16 urtetik baino gorako pertsonentzat.
