Bertan, interesatuek baldintzei buruzko informazioa jaso dezakete. Aurreikusitako jarduera-aldia ekainetik urrira bitartekoa izango da, eta gutxienez ostiral, larunbat eta igandeetan ireki beharko da. Lizitazioaren prezioa hileko 50 euro gehi BEZa izango da, eta hortik aurrera jasotako eskaintzarik onenari esleituko zaio. 0 kategoriako establezimendua da, hau da, "Ezin diraelikagairik egin, baizik eta edariak eta/edo elikagaiak bakarrik zerbitzatzen dituzte. Multzo honetan sartzen dira baimendutako industriek egindako produktuak erakusten eta zerbitzatzen dituztenak ".
Udal bulegoetan aurkez daitezke proposamenak, maiatzaren 11ra arte.
Hona hemen iragarkiaren esteka.