Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Udalak udalerrian ur-hornidurako sarea berritzeko obra egiten ari da, Hiriko Atea/Puerta de la Villa aparkalekuari dagokion zatia barne. Jarduketa hori aprobetxatuz, espazio hori urbanizatu egingo da, espaloiak zabalduz eta aparkalekuak berriz diseinatuz. Igande gauerditik aurrera (hilak 24, astelehena, 25) hesituta dagoen gunea ibilgailuentzat itxita geratuko da eta Villa Felisako kantoia ere. Astearte gauerditik aurrera, (hilak 26, asteazkena, hilak 27) aparkaleku osoa itxiko zaie ibilgailuei. Ixteko denbora bi hilabetekoa izango da, eta baita ere oinezkoentzako pasabidean eragina izango du.

Aparkaleku-eremu hori kentzeagatik aldi baterako aukera gisa, urtarrilaren 27 asteazkenetik aurrera, Udalak Hirigune Historikoan gune batzuk egokituko ditu, erantsitako mapan jasota daudenak: Barrenkaleko orubea, Artekale plaza eta Goienkaleko parrokia ingurua. Edukiontzien bateria, berriz, La Encina egoitzaren pareko espaloiaren gainean kokatuko da.

Denbora-tarte horretan sortuko diren eragozpenak ulertzen jakingo dutelakoan gaude, eta udalerriko beste leku batzuetatik Hirigune Historikora autoz hurbildu ohi direnei ere dei egiten diegu, ibilgailua erabili gabe egiten saia daitezen.

Puede ser una imagen de mapa

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02