Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

ARABAKO LEHEN BIDEO-RALLY BERTIKALARI buruzko informazioa.

OINARRIAK.

ARABAKO LEHEN BIDEO-RALLY BERTIKALARI

Rally-an izena-emateko epea 2020ko azaroaren 12ko goizeko 9:00etatik 2020ko azaroaren.
26ko gaueko 23:59ra arte egongo da irekita. Parte-hartu nahi izatekotan izen-abizenak, herria eta Instagram eta Tik Tok eko erabiltzaile izena bidali beharko dira mezu elektroniko baten bitartez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

RALLY-AREN HASIERA EGUNA
Rally-a 2020ko azaroaren 26ko arratsaldeko 18:00etatik azaroaren 29ko arratsaldeko 18:00etara egingo da. Ikus-entzunezko pieza guztiak 48 ordu horietan pentsatu, idatzi, grabatu eta bidali beharko dira.

PARTE-HARTZAILEAK.
Adin guztietako pertsonek parte-hartu ahal izango dute.

GAIA
Rally-ko ikus-entzunezko pieza guztiak antolakuntzak emandako gai jakin bat oinarri hartuta egin beharko dira. Gai hori 2020ko azaroaren 26ko arratsaldeko 18:00etan jakinaraziko du
antolakuntzak @araxpress Instagram eta TikTok kontuetan.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02