Elkarlanerako plataforma hori publikoa da, eta bere irtenbideak eta tresnak enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen eskura jarri nahi dituzten eragile guztiei irekita dago.
Irtenbide teknologikoak aurkitu ahal izango dira beren jarduerari eusteko eta eraldaketa digitaleko eta urrutiko laneko prozesuetan aurrera egiteko, zibersegurtasunaren arloko tresnak eta aholkuak, eta abar. Kolaboratzaileen zerrenda bat ere badu, interesdunek haiekin erraz harremanetan jartzeko aukera izan dezaten, bai eta eskura dituzten finantzaketa-tresnak ere.
Atariaren esteka hurrengoa da: https://acelerapyme.gob.es/