Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Guraso agurgarriok,

Zuengana jotzen dut ikastetxeetan matrikulatzeko epea ireki delako eta gure udalerriko Eskola Publikoan matrikulazio hori Arteko Gure Ama zentroan urtarrilaren 27etik otsailaren 7era arte egin ahal izango dela jakinarazteko.
Bide batez, lerro batzuk idatzi nahi dizkizuet erabaki garrantzitsu bat hartu behar duzuen une honetan: zuen seme-alabak matrikulazioa. Eta giza esparrutik egin nahi dut, izan ere, ez baitago esan beharrik guraso gisa hartzen ditugun erabakiek zer-nolako garrantzia duten. Erabaki garrantzitsua da, eta, konfiantzan, Arteko Gure Aman matrikula ditzazuen animatu nahi zaituztet, Gure Eskola den aldetik, gure herrikoa den aldetik eta Eskola Publiko den aldetik, eta horrek, berekin dakartzan hezkuntzarako eta prestakuntzarako berezko balioekin.

Ni neu izan naiz Arteko Gure Aman ikasi zuen hainbeste eta hainbeste lagunetako bat. Duela hiru hamarkada baino gehiago Arteko Gure Ama estreinatu genuenak izan ginen. EGB gogoratzen duzu? Artziniegako familia horietakoa naiz ere, gehiengoa izan zen familia batekoa, eta gero baita ere erabakia hartu genuenak. Ondoren beste gehiengo batek erabakia hartu zuen eta, etorkizunean, euren seme-alabentzat Artziniegako Eskolaren aldeko apustua askoz gehiagok erabakiko dute. Hezkuntza apustu bat da, zerbitzu, instalazio, prestazio, kalitate eta abarrei dagokienez beste inori inbidiarik ez dion ikastetxe baten alde. Udal honek hau hobetzeko ahalegin handiak egiten dituen ingurune inbidiagarrian dagoen ikastetxearen aldeko apustua. Ikastetxe honek, diodan bezala, hezkuntza-kalitate ukaezina defendatzen du, baita Herria egiten du ere; izan ere, Gure Eskola honen alde egitea, Eskola Publikoaren aldeko apustua egitea, herria egitea da, Artziniega egitea da, sustraiak ereitea da ondoren fruituak jasotzeko. Gure Eskola honen etorkizuna ez ezik Artziniegarena berarena ere ziurtatzea da. Gizarte inklusiboago baten aldeko apustua egitea da. Euskalduntzearen aldeko apustua egitea ere bada, euskarak Eskola Publikoaren beharra duelako. Eta euskarak Artziniegan Arteko Gure Ama behar du.

Besterik ez. Arteko Gure Ama hurbiletik ezagutu dezazuen gonbidatzea baino ez, eta behin hori eginda, “bilatu, konparatu eta zerbait hobea aurkitzen baduzu…” esloganak zentzu guztia galduko du. Lasai familia, ez duzu aurkituko. Zure seme-alabentzako aukerarik onena, zuretzat, Arteko Gure Ama da. Gure Eskola. Publikoa.

Artziniegan, 2020ko urtarrilaren 27an

Artziniegako Alkatea

Joseba Vivanco Retes

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02