Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

BILERA IREKIA
2020/01/29

Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoak (CAKU) Artziniegako Udalari proposatu dio beheko ur sarearen kudeaketa, mantentze-lanak, ustiapena eta birjarpena hari lagatzea, hau da, ur biltegitik gure etxeetara, saltokietara, tabernetara eta abarretara doan kontsumoko uraren horniduraren kudeaketa lagatzea. Gaur egun, kudeaketa hori (mantentze-lanak, konponketak, kontagailuen berrikuspena, kontsumoko tarifaren kobrantza …) Udalak egiten du eta Partzuergoak, Altan dagoen sarea deritzona, hau da, urtegitik ur biltegira doan sarea kudeatzen du. Helarazi diguten proposamena da beheko ur sarearen kudeaketa Partzuergoari lagatzea eta hark uraren ziklo osoa modu integral eta osoan kudeatzea, Amurrion, Aiaran egiten den bezala eta Laudion laster egingo den bezala.

Hori dela eta, urtarrilaren 29an, asteazkena, 19:00etan, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan bilera irekia egingo dugu, bertan, CAKUko lehendakariak eta gerenteak proposamen hori eta horrek ekarriko lituzkeen aldaketak azalduko dituzte eta bertaratzen diren pertsonei sortzen zaizkien zalantzak argitu.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02