Datorren ostegunea, martxoak 14, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Artziniegako Museoak ateak irekiko ditu Korrikaren XXI.edizioaren aurkezpena hartzeko. Edizio honetako ibilbidea ezagutzera emateaz gain, datorren osteguneko hitzorduan, euskaren eta euskararen aldeko hitzordu handi honen abestia eta salgai jarrita dagoen materialaren aurkezpena ere egingo da.
Gonbidatuta zaudete gurekin batera bat egitera!