Gaur egun eta batez ere azken boladan, behar-beharrezkoa da herri edo landa- edo itsasertz-eremu bateko kide izatearen sentimendua azpimarratzea, eta horretarako funtsezkoak dira gizarte-ekitaldiak elementu intrintseko eta aglutinatzaile gisa.
Laguntzen programa berri honen bitartez, landa eta itsasertzeko udalerriei bizia eman eta horietan jarduerak egin daitezela sustatu nahi da, orain arte, ekitaldi gehienak hiri-eremuetan egin baitira.
Honako ekitaldi hauek diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte: lehiaketek, jardunaldiek, eztabaidek, tailerrek, txapelketek, konferentziek eta erakusketek, beti ere 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean antolatutakoak. Diru-laguntza horietatik kanpo geratuko dira mota guztietako azokak.
Laguntza horien zenbatekoak ez da jarduera bakoitzeko 20.000 €tik gorakoa izango.
Deialdia, ondorio horietarako bideratu den aurrekontua agortzen den momentuan itxiko da.
- Informazio gehiagorako:
landa- eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2018. urterako laguntzak