Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak, Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Valdezcarayrako txangoa antolatuko du otsailaren 24an. Bertan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aurretiazko izen ematea gauzatzea.

Autobusa goizeko 7:30etan abiatuko da Artziniegatik eta hitzorduarekin bat egingo duten pertsonek, izena emateko orduan, 5 euroko fidantza utzi beharko dute udaletxean eta pertsona bakoitzak duen materiala zehaztuko beharko dute (forfait, eskiak, botak,...), baita eskiatzearen munduan hasteko irakaslerik beharko duten edo ez zehaztea ere. Fidantza, hitzordua bukatu eta berehala, bertan izan diren guztiei itzuliko zaie.

Artziniegara itzultzeko autobusa arratsaldeko 17:45tan abiatuko da Valdezcaraytik.

Udalerrian erroldatutako pertsonek izena emateko orduan lehentasuna izango dute.

Izena emateko azken eguna otsailak 20.

Izen emateak presentzialki gauzatu behakro dira Udaletxera joaz, izan ere bertan 5 euroko fidantza utzi beharko baita.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02