Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

ZABORREN BILKETA

Basuras - Servicios municipales - ArtziniegaASTELEHEN, ASTEAZKEN ETA OSTIRALETAN herrian zehar dauden edukiontzietako zabor organikoa biltzen da. Hortaz, bilketaren aurreko gauean atera beharko dira poltsak edukiontzira. Gainera, poltsek ondo itxita egon behar dute, biltzean edukiontzira zaborrak ez jausteko, eta ondorioz, kiratsa ekiditeko.

BEIREN, PAPEREN ETA PLASTIKOEN BIRZIKLATZEA

Beiren, paperen eta plastikoen edukiontzietako gaiak ontzien kanpoaldean zaborren pilaketa saihestuz sartu beharko dira.

TRESNA ETA HONDAKIN HANDIEN BILKETA

Bilketa-egunak: hileko lehenengo eta hirugarren ostirala
Aurretik jakinarazteko telefono-zenbakia: 900 101 476

Etxean eta Artziniegako udalerrian jatorri duten hondakin handiak bilduko dira, besteak beste: altzariak, tresna handiak, inausketa- eta lorezaintza-hondakinak (poltsa itxietan), gailu elektrikoak eta elektronikoak, obra txikietako hondakinak (poltsa edo zaku itxietan) eta antzekoak.

EHUNEN BIRZIKLATZEA

Frontoiaren aparkalekuan dago arropa eta zapatak biltzeko edukiontzia.

OLIOEN BIRZIKLATZEA

Hilabete bakoitzeko laugarren ostiralean, Rafrinor S.L enpresak janaria prestatzeko erabilitako olioa batzen du ondorengo lekuetan :

- El Palacio urbanizazioa (9:00etatik 10:00etara)
- Lehengo futbol-zelaia (10:00etatik 11:00etara)
- Beheko kalea (11:00etatik 13:00etara).

Informazio gehiago:

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02