Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Biblioteca - Servicios municipales - Artziniega

AZKEN EROSKETAK

Ordutegia: Astegunetan zabalik, goizez eta arratsaldez.

Goizez: 10:30etatik13:00etara.

Arratsaldez: 16:00etatik 20:00etara.

Udako ordutegia: Ekainaren 25etik irailaren 14ra. Goizez 10:00etatik 14:00etara

Helbidea: Parrokiako kantoia z/g

Telefonoa: 945 396 394

 DATUAK

Irakurtzeko, ikasteko eta kontsultak egiteko lekua

Eguneko prentsa

Fondo bibliografikoaren mailegutza

Irakur zaletasuna pizteko ekintzak

Biblioterraza (udan)

Gela telematikoa interneten nabigatzeko

Erakusketa bibliografikoak

Fondo dokumentala: 11.519 (liburu, cd-rom, dvd, cd, aldizkari)

Plaza kopurua: 4 ordenadore, helduentzako 24 irakurtzeko txoko eta haurrentzako beste 15

Erabiltzaileak: 625

ZERBITZUAK

Etxez etxeko mailegutza:

Liburutegiak erabiltzaile guztiei, denbora tarte zehatz batean material eta formatu desberdinetako zenbait dokumentu eramateko aukera eskaintzen die.  

Liburutegi-arteko mailegutza:

Beste liburutegietako liburuak ekartzeko aukera.

Hemeroteka:

Egunkari eta aldizkariak irakurtzeko txokoa.

Kontsulta, erreferentzia eta informazio bibliografikoa.

Internet.

Irakurtze zaletasuna pizteko ekintzak.

Biblioterraza.

MAILEGU-ARAUDIA

Mailegu zenbatekoa: Guztira, aldi berean 19 dokumentu har ditzakezu Sareko liburutegietan (Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala).

Zure udal liburutegi publikoan (ARTZINIEGA) guztira, 9 dokumentu har ditzakezu:

  • 3 liburu
  • 3 material berezi (diskoak, dvdak, CD-ROM...)
  • 3 aldizkari

Sareko gainontzeko udal liburutegi publikoetan, beste 10 dokumentu erretira ditzakezu, hurrengo modu honetan eginez gero:

  • 5 liburu
  • 5 material berezi (diskoak, dvdak, CD-ROM...)

Mailegu eta berrizte epeak:

Maileguak

  • Liburuak: 15 egun
  • Material bereziak: 7 egun
  • Aldizkariak: 15 egun

Berritzeak

  • Liburu eta aldizkariak: beste 15 eguneko berritzea
  • Material bereziak: 7 eguneko berritzea

Kontuan izan, materialak erreserbatuta baldin badaude, ezin izango direla berriztu.

Zigorrak

Itzultze epeak betetzen ez dituen mailegu-hartzaileak, atzeratze eta dokumentu bakoitzagatiko egun bateko zigorra jasoko du. Zigorra SNBEeko Sare osoan indarrean sartuko da.

ZURE LIBURUTEGIA SAREAN

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalean bildutako udal liburutegien laguntzarekin (erdarazko SNBE), SNBEko on line katalogoa martxan jarri dute. Proiektu honen helburu nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi publikoen fondo bibliografikoa herritarrei hurbiltzea da.

https://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9529/IDb379da1f?ACC=101

Web orrialdearen bitartez honako hauek egin ditzakezu:

Berritzeak

Berritzeak, mailegua bukatu baino bost egun lehenago bakarrik egin daitezke

Eskaerak

Gehienez bi eskaera egin daitezke, beti ere dokumentuak maileguan ez badaude. Gogoan izan jasotzeko epea 2 egunekoa dela

Dokumentuen erreserba

Maileguan dauden bi dokumentu eska ditzakezu. Erreserba egitean, itxarote zerrendan aintzat hartuko da: epea bukatu eta liburutegitik pasa ez bazara dokumentua jasotzera, zure erreserba automatikoki desaktibatuko da.

Erosketa iradokizunak (multzoak)

Zerbitzuak web bitartez nola egin

IZENPE agiri digitalarekin

Agiri tradizionalarekin

 

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02