Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Educación - Servicios municipales - Ayuntamiento Artziniega"Arteko gure Ama" eskola publikoa

Harremanetarako:  "ARTEKO GURE AMA" ESKOLA PUBLIKOA, Barcena 1, 01474 Artziniega (Araba)

Telefonoa:  945 396 046

Faxa: 945 396 520

E-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Harremanetarako pertsona: Paki Ofizialdegi (Zentroaren zuzendaria)

Ikaskuntza aldiak: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza (2-12 urte)

Ezaugarriak:

Artziniegako ikastetxe bakarra da eta udal kiroldegiaren aldamenean dago. Kiroldegiaren instalazioak erabiltzen ditu baina ikastetxeak ere baditu bereak (kirol zelaiak, pilotalekua, eskolaz kanpoko jardueretarako gela...), baita jolasteko eremu berdeak, zuhaiztiak eta lorategi txiki bat ere.

Bi eraikin ditu: eraikin bat haur hezkuntzarako da, 4 gela (2-3-4-5 urte), jolastoki estali txiki bat, tutoretza, komunak eta beste hainbat zerbitzu ditu. Beste eraikina lehen hezkuntzarako eta bestelako zerbitzuetarako da: lehen hezkuntzako gelak, irakasle gela, zuzendaritza, sukaldea, jantokia, liburutegia, laborategia, informatika gela, psikomotrizitate gelak, erabilera anitzeko gelak, eta hezkuntza bereziko gelak eta bulegoak eta psikopedagogia ekipoa daude bertan.

Bi eraikin horien artean beste bat egongo da aurki. Beheko solairuan Haurreskola egongo da eta lehen solairuan gainerako mailetarako gela gehiago.

Irakasleak:

Hezkuntza Sailak kudeatzen ditu irakasleak. Oposizioak eginak dituzten irakasleak eta irakasle espezialistak dira: Pedagogia Terapeutikoa, Ingelesa, Heziketa Fisikoa, Musika Heziketa, Aholkularia eta jantokiko arduraduna. Horrez gain, Hizkuntza-Errefortzurako irakasleak ere badaude ikasle etorkinentzat.

Fisioterapeuta, logopeda, 2 urteko gelarako laguntzailea eta psikopedagogoa ere badaude.

Zerbitzuak: Ikastetxeak jantoki eta garraio zerbitzua ditu.

Informazio gehiago: http://www.artekogureama.com

Haurreskola:

Helbidea:

Barcena, 1-3, Pk 01474

Artzniega (Alava)

Fax eta Teléfonoa: 945 396 530

Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

http://www.haurreskolak.eus/centro?id=219

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02