Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Gizarte laguntzailea

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA

ZER DA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA?

Gizarte arretarako ataria da eta herritar guztiei irekita dago, komunitatearen gizarte ongizatearen garapena heltze aldera.

NOLA FUNTZIONATZEN DU?

  • Eskatzaileari, bere gizarte eskubideen inguruan aholkatzen du, baita berauek eraginkor egiteko moduak zeintzuk diren azaldu ere.
  • Pertsonen eta familien gizarte beharrak baloratzen ditu.
  • Dauden gizarte baliabideen inguruan informatzen du.
  • Planteatutako behar edo arazoen aurrean, alternatiba egokienen inguruan orientatzen du.
  • Baliabide berezietara heltzeko bidea errazten du.
  • Gizarte lankidetza eta elkartetaratzea babesten du.
  • Gizarte baztertze arrisku egoerei aurre egiten laguntzeko programak eskaintzen ditu.

NORK JO DEZAKE BERTARA?

Gizarte baldintza desberdinak edo existitzen diren gizarte baliabideen inguruko informazioa eta orientazioa gura duten udalerriko edozein pertsonak jo dezake Oinarrizko Gizarte Zerbitzura.

ZERBITZU, PROGRAMA ETA PRESTAZIO HAUEK NOLA ESKURATU?

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, gizarte gaietako eskubideen, dauden gizarte baliabideen edota bakoitzarentzako sarbide baldintzen inguruan informatzen du.

Halaber, behar zehatzen balorapena eta ebaluazioa egiten du eta kasu bakoitza, baliabide edo prestazio aproposenera bideratzen du.

HERRITARRAK ARTATZEKO ORDUTEGIA

Jendearentzako arreta honen bitartez egingo da:
AURRETIAZKO HITZORDUA TELEFONO HONETAN 945 39 63 53
EGUNAK: OSTEGUNAK
ORDUTEGIA: DE 10 A 13 HORA10:00ETATIK 13:00ETARA

GIZARTE ZERBITZUETAKO SISTEMAREN ZERBITZUAK, PROGRAMAK ETA PRESTAZIOAK

Etxez etxeko asistentzia

  • Etxez etxeko laguntza.

Familia ugariak

  • Familia ugarien titulua.

Pertsona eta familientzako laguntza ekonomikoak

  • Jubilazio eta balioezintasun ez kontribuzio-pentsioak.
  • Zahartzaroagatiko edo gaixotasunagatiko gizarte ongizateko fondoko pentsioak- Hirugarren pertsona bat zaintzeagatiko sorospena.
  • Mugikortasun sorospena eta garraioak eragindako gastuen ordainketa.
  • Gutxieneko bermedun prestazio asistentziala.
  • Gizarte larrianldietarako laguntzak
  • Behar egoerentzako laguntza bereziak.
  • Autonomia pertsonalarentzako laguntzak.
  • Arabar Herrialde Historikotik kanpo osasun arreta jaso behar duten pertsonentzako laguntza ekonomikoak.

Pertsona nagusientzako baliabideak

  • Mendekotasun Graduaren azterketa
  • Familiaren inguruan mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko prestazio ekonomikoak.
  • Zerbitzuarekin lotutako prestakuntzak: Erresidentziak ordaintzeko laguntzeko
  • Erresidentziak
  • Etxebizitza ekonomikoak.
  • Sare publikokoak ez diren erresidentziatan pertsona nagusiak sartzeko norbanako laguntza ekonomikoak.
  • Aldi baterako egonaldiak erresidentzietan.
  • Eguneko Zentroak.
  • Eguneko arretarako nekazal- zentroak.
  • Eguneko arreta erresidentzia eta etxebizitza komunitarioetan.
  • Programak: Familiarentzako babesa – Boluntariotza – Oporraldiak – Termalismo soziala.

Desgaitasunen bat duten pertsonentzako baliabideak

  • Orientazio eta balorapen zentroa.
  • Desgaitasun graduaren azterketa.
  • Autonomia pertsonalaren zerbitzua.
  • Egoitza baliabideak eta tutoretzapeko etxebizitzak.
  • Eguneko Zentroak.
  • Denbora tarte zehatz baterako egonaldiak erresidentzia eta tutoretzapeko etxebizitzatan.
  • Zentro okupazionalak.
  • Enpleguratzeko zentro bereziak.
  • Programak: Bono-taxia – Garraio egokitua – Garraio publikoa egokitzeko laguntzak- oztopoak kentzeko laguntzak- laguntza behar duen enplegua ahalbidetzeko laguntza- Aisialdia eta denbora librea.

Adin txikikoentzako eta familientzako baliabideak

  • Babeserako eta larrialdietarako zentroak.
  • Erresidentziak eta egoitzak.
  • Eguneko Zentroak.
  • Haurdun daudenentzako zentroa.
  • Adopzioa.
  • Familia babesa.
  • Programak: Gizarte- eta hezkuntza laguntza- Arreta psikoterapeutikoa- Bizitza autonomorako prestatzea.

Emakumeentzako baliabideak

  • Biktimentzako arreta zerbitzua.
  • Genero indarkeria pairatzen dutenentzako babes aginduaren izapidea.
  • Orientazio juridikoa.
  • Emakumeentzako arreta psikologikoa.
  • Etxebizitzan erasotzen duten gizonentzako arreta psikologikoa.
  • Emakumeentzako babes etxeak
  • Langabezian dauden eta genero indarkeria pairatzen duten emakumeentzako laguntza ekonomikoak
  • Sustapen soziala

Baztertze arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea

  • Hauei zuzendutako programak: Askatasunik gabeko pertsonak- droga-menpekotasun arazoak dituzten pertsonak- VIH pairatzen duten pertsonentzako babesa eta arreta- Buruko gaitzen bat duten pertsonak- Ludopatiak- Ijitoak- Atzerritarrak eta errefuxiatuak.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02