Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

GARAI BATEKO MERKATUA.

Fiestas - Municipio Artziniega1272an sortutako udalerri eder honetako bizilagunek bertako produktuak Erdi Aroan nola trukatzen zituzten antzezten dute 1998. urtetik. Eta hori guztia udaren amaieran egiten dute, uzten bilketa sasoian.

Artziniegako kale guztiak apaintzen dituzte ditu bost mende atzerago joateko. Zaldunak, dontzeilak, aztiak, legenardunak, juglareak, titiriteroak, saltinbankiak, belatz zaintzaileak, motzaileak, bufoiak, perkusionistak, malabaristak, trobalariak, nobleak, merkatariak, artisauak, elizgizonak, erromesak, eskaleak eta beste hainbeste biltzen dira gure kaleetan. Gainera, artisautza eta gastronomiako 60 bat erakustoki daude, bertara hurbiltzen direnak ezinbestean Erdi Arora hegaz eramaten dituztenak.

ARTEKO AMABIRJINA. ARTZINIEGAKO ZAINDARIAREN JAIAK.

Fiestas - Municipio ArtziniegaZortzi egun dira irailaren 8aren inguruan Artziniegako zaindari Arteko Andra Mariaren omenez egindako jaiak.

Hiribildu eder honetan, aipagarria da izen bera duen santutegia, eta horregatik, udalerriko biztanleek Ama Birjina honi miresmen handia diote.

Ama Birjina omentzeko hainbat ekintza egiten dira udalerrian,besteak beste, artisautza azoka, pintura- eta argazki-lehiaketa, herri-kirolak, pilota partidak, txirrindularitza lasterketa, berbenak, su artifizialak, etab.

(Jaien bezperan jarriko dugu egitaraua).

 

Alde Zaharreko jaiak:

  • Corpusa: Corpus asteko larunbata
  • Jasokundea: abuztuak 14.

Auzoetako jaiak:

  • Campijo: ekainak 24, San Joan
  • Mendieta: abenduak 21, San Tomas (ez da ospatzen)
  • Erretes Tudela: uztailak 22, Madalena
  • Gordeliz: ekainak 13, San Antonio
  • Santa Koloma: abuztuak 30, San Emeterio (ez da ospatzen)
  • Soxoguti: abenduak 13, Santa Luzia
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02