Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
Elkarrekin Artziniegan disfrutatu nahi baduzu herrian jokatzeko sortutako taldean sar zaitez: https://eguneanbehin.app.link/XU7wRrjFBtb
Ez dakizula zer den Egunean Behin?
Aplikazio bat da, zeinean egunero, egunean behin erantzun ditzazkezun 10 galdera egiten dizkizun gai ezberdinen inguruan, erantzuteko hiru aukera emanez.
Segun eta zenbat galdera asmatzen dituzun puntuak jasotzen dituzu eta parte hartzaile guztien rankina egiten da.
Herrian, elkarrekin eta euskaraz gozatzeko taldea sortu dugu, animatuko zara?
Jeitsi aplikazioa, taldean itzaroten zaitugu!
 
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Euskadiko ekonomia eta enplegua berreskuratzeko Berpiztu programaren barruan, 800.000 euroko dirulaguntza emango dio Artziniegako Udalari, 2022-2023 aldian Artziniegako monumentu-multzoa hobetzeko esku-hartzeak finantzatzeko. Jarduera hauek egingo dira: Kultur Etxea egokitzea eta hobetzea, eta Ortiz de Molinillo dorrean esku hartzea, hura berriro hotel bezala irekitzeko. Horretarako Artziniegako Udalak 100.000 euro jasoko ditu aurten eta 700.000 euro 2023an. Eusko Jaurlaritzak Arabako Foru Aldundiarekin eta Artziniegako udalarekin elkarlanean egingo du lan proiektu honetan.
Kultur Etxea eta Ortiz de Molinillo y Velasco dorrea 1996an Monumentu Multzo izendapenaz Kultura Ondasun izendatutako Artziniegako Hirigune Historikoaren zati dira. Gainera, bi eraikinak Artziniegako Hirigune Historikoaren Gune Arkeologikoaren gainean daude.
Kultur Etxea
Kultur Etxeak Liburutegia hartzen du, Eguneko Arretarako Zentroa, elkarteen egoitza da, eta, gainera, hainbat kultur eta jolas modalitatetako ikastaroak ematen dituzten lokalak ere baditu. Egiten diren obrekin egitura finkatuko da, irisgarritasuna hobetuko da, edukiera handituko da eta espazioak birbanatuko dira. Energia-eraginkortasuna hobetzera bideratutako jarduera garrantzitsuak ere egingo dira.
Ortiz de Molinillo y Velasco dorrea
Ortiz de Molinillo y Velasco dorrea 1592. urtekoa da, eta garai hartan herriko alkate zen Diego Ortiz de Molinillo de Velasco jaunak eraiki zuen. Aurreikusitako jarduketak hotel gisa berriro irekitzeko dira, 2016an itxi ondoren. Horretarako, klimatizazio-sistema bat jarriko zaio (aerotermia-euskarriarekin) eta estalkia inpermeabilizatuko da. Saneamendu- eta iturgintza-hodiak ere egokituko dira.

Creanavarrako ikasle talde batek garatu duen modako bilduma da Strata. Artziniegaren 750. urtemuga aprobetxatuz, Erdi Aroan inspiratu dituzte beren lookak, baina abangoardistago. Bilduma hau garai hartako gizarte-klaseen errepasoa da, garai hartako jantziei, ehunei edo xehetasunei keinuak eginez.

Zuzeneko musika ere izango dugu, Nerea Quincoces eta Jordi Arcusaren eskutik.

Guztiok larunbatean desfilean ikusiko zaituztegulakoan. Etortzerik ez duzuenok jakin ezazue diseinuak museoan egongo direla urriaren 2tik azaroaren 1era. Urriaren 2an, igandea, 12:30ean, inauguratuko dugu erakusketa, eta museoko bisita-orduetan ikusi ahal izango duzue.
https://artziniegamuseoa.eus

Proiektua maitasun handiz egin dugu, Artziniegako Udalari eta Artziniega Museoari esker. Gustatuko zaizuelakoan zure zain egongo gara.


Gaur, irailak 15,, Laia Aiaraldea ikasturtea aurkeztu da Artziniegan. Bertan izan dira aurtengo ekintzak antolatu dituztenak: Aiarako Kuadrilla, Aiara, Artziniega, Amurrio, Laudio eta Okondoko udal ordezkariak eta Arabako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria.

Hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak, jardunaldi feministak, denetarik daude ikasturtean, Aiaraldeko emakumeek parte hartu dezaten. Beraz, animatu eta parte hartu Laia Aiaraldean!

laia

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02