2023ko Artziniegako jai herrikoien antolatzaileek erabaki dute Goma Bi koadrila historikoari ematea pregoia eta txupinazoaren
jaurtiketa irailaren 1ean, udaletxe zaharreko balkoitik. Kuadrilla honek 1992. eta 93. urteetan antolatu zituen lehen aldiz Artziniegako jaiak, nahiz eta lehenago ere laurogeiko hamarkadaren erdialdetik futbito txapelketa klasikoa eta haurren eguna antolatzen zituen. Ordutik, gure jaietan presente egoten jarraitu du eta jarraitzen du, modu aktiboan antolatuz edo parte hartuz.