Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
 
Aiarako Lehen Mailako Arretako Unitatean, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren beste tanda bat hasi da. Herrialde garatuetan ohikoena da, eta gizonen eta emakumeen artean heriotza-tasa handiak eragiten ditu. Kanpaina honen helburua zera da: minbizi aurreko lesioak eta hasierako fasean dauden minbiziak goiz detektatzea, horrek eragindako hilkortasuna murrizteko.
Horrelako programetan parte hartzea oso garrantzitsua da, Barrualde-Galdakaoko ESIko Arreta Integratuko zuzendariorde Ana Iruarrizagak dioen eran: "proba erraz baten bidez minbizia goiz detektatu daiteke, eta horrek minbizia prebenitzen eta tratamendu-aukerak hobetzen laguntzen du, kasu askotan biziraupena eta bizi-itxaropena handituz".
Euskadin, kolon eta ondesteko minbiziaren 1.800 kasu baino gehiago detektatzen dira urtero: bigarren tumore ohikoena da emakumeengan, bularreko minbiziaren ondoren, eta bigarrena gizonengan, prostatako minbiziaren ostean.
Aurrekoetan bezala, gutun bat bidaliko zaie 50 eta 69 urte bitarteko Aiarako Lehen Mailako Arretako Unitateko gizon eta emakume guztiei, parte hartzera gonbidatuz. Gutun horrekin batera, gorozkietan ezkutatutako odol-testa egiteko behar den kita eta hori egiteko jarraibideak ere bidaliko dira. Lagina jaso ondoren, osasun zentroetan jarriko diren edukiontzietan utzi beharko da. Horretarako ez da deitu edo hitzordua eskatu behar.
Probaren emaitza positiboa bada, beharrezkoa da kolonoskopia egitea diagnostikoa baieztatzeko. Kasu horretan, jar zaitez harremanetan zure familia-medikuarekin, eta hark miaketa eskatu eta dauzkazun zalantza guztiak argitu ahal izango dizkizu.
Programaren aurreko aldian, Aiarako unitatean xede-populazioaren % 80,27ak parte hartu zuen. Egindako proba guztietatik, (158), % 4,28k positibo eman zuten. Horri esker, Aiarako Lehen Mailako Arretako Unitatean 79 minbizi-aurreko lesio (positiboen % 50) eta 7 minbizi (% 4,43) hauteman dira. Gainerakoak minbiziak ez diren lesioak edo beste patologia batzuk izan ohi dira.
 
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02