Artziniegako Udalak, Arteko Landako Taberna alokatu eta ustiatzeko Baldintzak Kontratatzailearen Profilean argitaratu ditu. Bertan, Arteko Landako Taberna uztailetik urrira alokatu eta ustiatzeko bete beharreko baldintzak biltzen dira, 50€ gehi BEZ-eko hileko irteera prezioarekin. Eskaintzak aurkezteko epea bihar, maiatzak 20 zabalduko da eta ekainaren 3ko eguerdiko 14:00etan itxiko da.
Hona hemen Kontratazio Profileko iragarkirako esteka:
PLIEGO DE CLAUSULAS ECONOMICO ADMINISTRATIVAS PARTICULARES QUE RIGEN EL PROCEDIMIENTO ABIERTO PARA ADJUDICAR EL ARRENDAMIENTO Y EXPLOTACION HOSTELERA DEL BAR DE LA CAMPA DE LA ENCINA.
Gogoratu Vital Fundazioak salgai dituela 15.000 BIZIdendak Bonuak, zeintzuk Artziniegako hurrengo saltokietan gasta ditzakegun.
Bonuak bi motatakoak dira: 30€-koak, Vital Fundazioak ondoren gastatu ahal izango ditugun 40€-raino osatzen dituenak, edo 15€-koak, 20€-ko gastua ahalbidetzen digutenak.
Vital Fundazioaren orrian aukera ditzakezu zureak (gehienez bakoitzeko bat), eta azkar egin, amaitzen direla eta!
https://
Udalak jakinarazten du laster itzuliko zaiola 2019-20ko udal ikastaroko parte hartzaile bakoitzari martxoaren erdialdean ikastaroen jarduera etenda geratu zen unetik kurtso horiek eman ez diren asteekiko proportzionala den zatia. Guztira, 5.296 euro itzuliko dira. Erabiltzaile bakoitzaren banku-kontuan sartuko da.