Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) berrikuspena dela eta, dakizun bezala, Udalatik zure iritzia jakin nahi dugu udalerrian generoarekin eta inklusioarekin zerikusia duten hainbat gaiei buruz.

Hori zeregin teknikoa bada ere, pertsonen eguneroko bizitzan duen eragina dela eta, ikuspegia zabaldu nahi dugu, etorkizuneko planak jendearen beharrei erantzuna eman ahal izateko; emakume, gizon, adineko, haur, gazte eta beste hainbatenak.

Horregatik, eta HAPOn “Ikuspegi inklusiboa”-ri berriro helduz, elkarrizketetan landu ditugun gaiak sakondu edota horiek osatu nahi ditugu.

Galdesorta Udalaren bulegoetan eta Udal Liburutegian duzu.

Aldez aurretik, zure laguntza eskertzen dugu.

Eskerrik asko!

GÉNERO charla presentación Cartel V02 page 0001

02 Ots 2024 · 05:00PM -
IPUIN TXIKIAK
02 Ots 2024 · 06:00PM -
GAZTELEKUA: MOZORRO TAILERRA
03 Ots 2024 · 04:00PM -
Arabako txirrindularitza eskoletako ZIKLO-KROSA
03 Ots 2024 · 06:00PM -
GAZTELEKUA: MOZORRO TAILERRA
04 Ots 2024 · 10:00AM -
SANTA AGEDA
04 Ots 2024 · 06:00PM -
GAZTELEKUA: MOZORRO TAILERRA
 
Udaleko EAJ-PNV taldeak etorkizunean Artziniegako jaien egutegia beti iraileko lehen ostiralean hasteko proposamena egin duenez, aurten bertan, 2024an, jaien hasiera, abuztuaren 30ean izango zena, irailaren 6ra atzeratuko litzateke, EH Bilduren Udal Gobernuak azaltzen du:
Urtarrilaren 31ko arratsaldean jaietako bilera egin da, bertaratutakoen iritziak eta jarrerak entzun dira, eta gutxienez hiru iritzi jaso dira email edo udal WhatsApp bidez. Udal Gobernuak iritzi horiez jabetu da, eta uste du ez dela garaia 2024ko jaien hasiera aldatzeko. Beraz, aurten abuztuaren 30etik irailaren 8ra bitarteko jaien egutegiari eusten zaio, eta gogorarazten da 8a igandea denez, udalerriko jaieguna irailaren 6ra aldatzen dela.
Eskerrak eman nahi dizkiogu eztabaida honetan parte hartzera animatu den jendeari, eta, batez ere, jendea animatu nahi dugu hurrengo bilera batera etor dadin 2024ko jaiak antolatzeko batzorde bat osatzeko eta etorkizunean jai-antolaketa hori sendotzen hasteko.

LIBURUTEGIA GARAPEN IRAUNKORRERAKO HELBURUEKIN

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02