Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Sin título

Artziniegako Museoen Orria, sakatu irudian ikusteko.

ARTZINIEGA MUSEOA

Artziniegako museoa 1984an sortu zen santutegiaren beheko solairuan, Artea etnografia elkarteak bultzatuta, eskualdeko antzinako objektuak eta bizimodua jaso eta erakusteko. 2003an Artziniegako eskola zaharrera eraman zen erakusketa.

Eraikin handi eta berritu horretan modu didaktikoan egituratu zen erakusketa, giza jardueren arabera (sukaldea, ganadutegia, aroztegia, etxebizitza...). Erakusketa zabalik dago asteartetik igandera eta 1700 metro koadro ditu. Kanpoaldean aldi baterako erakusketa-areto bat dago; baita era guztietako jardueretarako aire zabaleko anfiteatro bat ere.

Informazio gehiago:

      • www.artziniegamuseoa.eus
      • 945 396 210
      • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Santxotena Tailer-Museoa

Tailer Museoa ikuslearen eta artistaren arteko lotura da, obraren genesirainoko bidaia didaktikoa. Bolumenaren eta formaren laborategian hasten den bidaia da, eta abstrakzio sinbolikoan amaitzen.

Tailer Museo bat mundu benetakoa da, artistak baso bihurtzen duen “kosmos” baten baitan, lur-eraikuntza bat da, lurrean landatua, benetako egoera baten sinbolismo abstraktua, harmoniaren aldeko apustua…eta, batez ere, gure bizilekua den munduaren bakearen aldeko apustua: Gernika, Sarajevo, Kosovo… Bizitza eta heriotza, natura-muinaren ikuspegi bat. Panteismo bat da, kosmogonia bat, kirolaria?, naturala?… planetarioa?, edo besterik gabe da eguneroko lantokia, sorkuntzarekin harremana zuzena, espazioa eta obra ulertzeko modua.

Tailer Museo bat gaurko arteak duen lekua da, iraganean sendo sustraitutakoa kasu honetan, eta bere edukiek era audiobisual ezinbesteko baten bitartez eskainiko digute arte-espazioa sentitzeko eta ulertzeko aukera.

Informazio gehiago:

      •  www.santxotena.org
      • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
      •  945 396 664 / 605 717 857

ELIZ MUSEOA

Arteko Santutegiko zalditegiak izandako lekuan kokatzen da.

Balio artistiko handia duten elementu erlijiosoak gordetzen diru, bai Museoan bai Santutegian, erretaula nagusi gotiko-flamenko itzela edo XVI. mendeko azken judizioko eta gangetako pinturak nabarmenduz.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02