Artzikirola Artziniegako kirola da.
Jose Ramón Rey auzokideak sortua, gazteen artean kirola sustatzeko asmoz sortu zen.
Kirola baloia beste taldearen atean sartzean datza, bai eskuekin, bai oinekin.
Mistoak izan daitezkeen taldeekin jokatzen da.
Bideo honetan kirolaren azalpena ikus dezakezu.
Edozein larrialdiren aurrean, deitu 112 🆘Deiak.
Artziniegak udaltzaingorik ez daukanez, Udalak segurtasun eskumena Ertzaintzan eskuordetua dauka, beraz, arauak betetzen direla zaintzeaz eta laguntza emateaz arduratzen da, besteak beste.
Eginkizun hauez gain, Artziniegan hiri-bideetan isunak jartzeko eskumena dauka, hau da, kaleetan, zirkulazioan eta aparkatzean, Hirigune Historikoko oinezkoen gunea barne.
Laudioko Ertzainetxea da Artziniegari dagokiona da, Zumalakarregi Hiribideko 66. zenbakian dago, eta bere telefono zenbakia 944 063 860 da.
Erreferentziako ospitalea Gurutzetako Unibertsitate Ospitala da, Gurutzetako Plaza, z/g, Barakaldo, Bizkaian dagoena.
Larrialdi arinak Amurrioko Anbulategian artatzen dira, Felix Murga kaleko 8an, eta telefono zenbaki hau dute: 945 025 900.
Laudioko suhiltzaile-etxea da Artziniegaz arduratzen dena, eta Zumalakarregi Hiribideko 68an dago.