Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak jakinarazi gura du datorren ostiralean, azaroak 17,  Hirigune Historikorako sarrera Geltoki Plazatik itxita egongo dela.

Hirigune Historikorako sartu-irteerak Hiriko Atetik soilik egin ahalko dira.

Itxiera, bide publikoan egin beharreko lanek eragin dute.

Aiara eskualdea dinamizatzeko, bertako erakusleihoak sustatzeko eta Aiarako merkataritza sektorearen irudia hobetzeko helburuarekin, AEKOk (Aiaraldeko
Enpreseen Koordinaziorako Federazioa) IV. Aiarako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du Aiarako Kuadrilla babesarekin.

Aiara Eskualdean kokatuta dagoen eta teknikoki balioztatu daitekeen erakusleiho duen merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu establezimendu bat baduzu, IV. Aiarako Erakusleiho Lehiaketan parte hartu dezakezu.

Gaia librea izango da, baina establezimenduan normalean saltzen diren artikuluak edota produktuak agertu beharko dira. Erakusleihoak erakusgai egon beharko dira abenduaren 9tik 20ra bitartean. Parte-hartzaile bakoitzak erakusleihoaren argazki bat bidali beharko du Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora (epea
abenduaren 12an bukatuko da).

Izena-ematea doan da eta honako sari hauek irabazteko aukera izango duzu:
· Lehenengo saria: 700 euro eta trofeoa
· Bigarren saria: 300 euro eta trofeoa
· Hirugarren saria: 150 euro eta trofeoa
· Bi trofeo: Bat Aiarako erakusleihorik onenarako eta bestea Okondoko erakusleihorik onenarako.

IZENA- EMATEA ETA OINARRIAK KONTSULTATU:

NON:
· Laudion: APILLen (Zumalakarregi, 33 1. eskuina). Tf: 946722801 eta 944030578 eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
· Amurrion: APYMCAn (Kultura etxean). Tf: 945891200 eta 670497108
· Artziniegan: AEMEn (Restaurante la Encina edo Regalos Artea)
· Aialan eta Okondon: ADRren bitartez (Maite: 945105226) edo Merkataritzako Bulego Teknikoak (946722801 eta 944030578)

- Lehiaketan parte-hartzeko, inskripzio orria bete beharko da establezimienduaren datuekin.

Izena emateko epea: Azaroaren 16a arte. Behin izena emanda, lehiaketaren bereizgarria emango dizugu zure erakusleihoan jartzeko. Horrez gain, Laudioko, Amurrioko eta Artziniegako merkataritza elkarteek euren erakusleihoa lehiaketa izango dute eta erakusleiho berberarekin parte hartu dezakezu.

Bases de concurso lehiaketako oinarriak

Hoja de inscripcion Izena emateko epea

Hazi Fundazioak eta Aiarako LGE Zabaiak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, elikagaien manipulatzearen inguruko ikastaroa eskainiko dute datorren azaroaren 29an, arratsaldeko 16:00etan hasi eta 19:00etara bitartean, Aiarako Udaletxeko Balio Anizdun Aretoan. Doako ikastaroan parte hartu eta azterketa gainditzen dutenek, elikagaiak manipulatzeko karneta eskuratuko dute.

Pertsona bakoitzeko 36 euroko prezioa izango duen ikastaroa, Araba Laborategiak-eko langile kualifikatuek eskainiko dute.

Elikagaiak manipulatzeko karneta lortzeko ikastaroa

  • Data: 2017/11/29
  • Ordutegia: 16:00-19:00
  • Lekua: Aiarako Udaletxeko Balio Anizdun aretoa
  • Prezioa: 36 euro/pertsona
  • Izen emateak:
  • ADR Zabaia 633 488 141 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Azaroaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, Artziniega, ipuin kontalariek gidatutako ibilbideen eskenatoki bihurtuko zaigu. Ibilbideen helburua, Uriko berezitasunak modu jostari, desberdin eta originalean eskaintzea da. 

Aiaratur-ek antolatutako eta Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutako hitzordua, Artziniegako Museoaren eta Udalaren babesa du. 

Azarorako antolatutako egitaraua honako hau da:

- Azaroak 5 : Ibilbidea ipuib kontalariarekin

- Azaroak 12 : Ibilbidea ipuin kontalariarekin eta sorpresekin

- Azaroak 19 : Euskarazko ibilbidea ipuin kontalariarekin eta pailazoekin

- Azaroak 26: Ibilbidea ipuin kontalariarekin eta musikarekin

 

Ordu eta erdi iraungo duten irteera guztiak goizeko 11:00etan irtengo dira parrokiatik.

Bisita eta pintxo potea: 2 euro (umeek dohan parte hartuko dute)

Erreserbak Artziniegako Museoan, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan edo 945 396 210 telefonora deituta.

Aiarako Kuadrillak eta Aiarako Landa Garapenerako Zabaia Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, landa eremuan asoziazionismoa sustatzeko ikastaroa antolatuko dute datorren azaroaren 20an.

Euskadiko Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenerako Hazi Fundazioak eskaintzen duen ikastaroa, goizeko 11:30etatik 13:30etara bitartean eta Aiarako Udaleko Areto Nagusian egingo da. Ikastaroak abeltzaintza, nekazaritza eta nekazal-eremuko sektoreekin zerikusia duten eragileei, elkarte bat sortzeko edo dagoeneko eratuta dagoen elkarte bateko kide izateko edo, lankidetza modu desberdinak ezagutzera emateko pautak hurbiltzea du helburu.

Ikastaroaren nondik norakoak azaltzearen arduraduna, Laborantza Ganbarako koordinatzaile Iker Elosegi izango da. Bere esperientzia propiotik abiatuta, Elosegik, lankidetza mota desberdinak, elkarteratzearen hastapenak edo elkartetaratzearen abantailak azalduko ditu

Asoziazionismoa: Landa dinamizaziorako giltzarria

Euskal atsotitzak dionez: “Gu ta gu ta gu, azkenean gurugu: besteak irabazi eta guk galdu”, hots, elkartasunak indarra egiten du. Bertatik bertarako garapenerako epe luzera begira landa dinamizazioa giltzarri dela jakinda, geroz eta pisu handiagoa izaten ari du sare asoziatiboak.

Elkarteak, erreminta paregabeak dira, sektore guzti batek plazaratutako beharrak  entzunarazi eta ezagutarazteko.

Asoziazionismoaz jardutea, parte hartzeaz, zuzeneko konpromisoaz eta dinamizazioaz hitz egitea da. Asoziazionismoa gaur egun, nahitaezko presio erreminta da, bere bazkideek planteatutako , baina interes eta motibazio bateraturik gabe ezerezean geldi daitezkeen beharrak, eskaerak eta aukerak identifikatzera laguntzen duen elementu koordinatzailea.

Asoziazionismoa, sektore publiko eta pribatuaren arteko interesak sortu daitezenerako beste gako bat da. Izan ere, ondo egituratutako eta helburu argiak eta zehatzak dituen sare asoziatibo bat eragin zuzena du gizartearen dinamismo ekonomiko eta sozial hobeago batean.

Asoziazionismoari buruzko ikastaroa:

  • Data: 2017/11/20
  • Ordutegia: 11:30-13:30
  • Lekua: Aiarako Udaletxeko Areto Nagusia

 

  • Izen emateak:
  • Hazi 945 065 313
  • Zabaia LGE 633 488 141 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02