Dena presta dagoeneko Artziniegan, datorren asteazkenean, abenduak 26 egingo den Bizi Jaiaren hamahirugarren edizioari paso emateko.
Adin guztietako txirrindularientzako prestatutako proba da Bizi Jaia. Goizeko 11:30etan parte hartzaile guztiak frontoi inguruan bilduko dira, handik gutxira, 11:45tan, Artziniega eta Sojo bitarteko 10 kilometroko lasterketari paso emateko. Eta 12:00etan aldiz, lasterketa motzaren txanda helduko da: 4 kilometroko lasterketa, Artziniega eta Sojoguti lotuko dituena.
Artziniegako txirrindularitza klubak eta Aiarako txirrindularitza elkarteak, Artziniegako Udalaren laguntzaz antolatutako irteerak, txirrindulari profesionalekin lasterketan aritzeko aukera luzatuko die txirrindularizale guztiei.