Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Sagaratze eguna ekainaren 7an Santuarioan

Ostiral honetan, hilaren 11n, Udalaren ekimenez, doako autobus-zerbitzua emango da, eskualdeko jendea Artziniegako jaietara etor dadin. Autobusa 22:00etan irtengo da Okondotik, eta geldialdiak egingo ditu Laudion, Luiaondon, Amurrion eta Arespalditzan.

Itzultzeko autobusa larunbatean irtengo da, hilaren 12an, 06:00etan, eta ibilbide bera egingo du, baina alderantziz.

 

IRAILAK 11 septiembre

22:00 Okondo  (Txaparro taberna)

 22:15 Laudio (Avda zumalakarregi- instituto)

22:30  Luiaondo (Aguirre Taberna)
 
22:45 Amurrio (Bus geltokia)
 
23:00 Respaldiza (Ferial)
IRAILAK 12 septiembre
 
6:00h en Artziniega.

Azaroaren 9tik (astelehena) aurrera, Artziniegako Udalak udal-informazioa whatsapp aplikazioaren bidez jasotzeko aukera emango du. Lanabes berri horrek aurretik daudenak osatzen ditu: app, webgunea, Facebook… informazioa jasotzeko bide azkarra eta eraginkorra izan dadin.

Horretarako, agendan gorde beharko da 600 761 107 zenbakia, eta, ondoren, “Alta” dioen mezua igorri behar da whatsppen bidez.

Zerbitzuan baja eman nahi izanez gero, “baja” dioen mezua bidali beharko da.

Bide berri hori udal-informazioa hedatzeko baino ez da erabiliko, eta inola ere ez da kontsultarik edo izapiderik egingo.Horretarako badaude beste bide batzuk. Adibidez, gurekin jar zaitezke harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean edo 945396353 telefono-zenbakian. Gainera, app-en bidez gertaeren berri eman dezakezue eta alkatearekin hitz egin nahi baduzue, bere postara idatz diezaiokezue: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Garoñako zentral nuklearraren betirako ixtea aho batez eskatzeko Arabako Batzar Nagusiek antolatzen ari da ekitaldi instituzional eta soziala. Ekintza Martxoaren 19an izango da Vitoria-Gasteizko Probintzia Plazan.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02