Herritik kilometro eskasera, Santa Koloma eta Balmasedara bidean, Arteko Amaren Santutegia dago, Artziniegako eta Arabako zaindaria eta udalerriko monumentu nagusia.
1498. urteko tenplu bat da baina dokumentuetan jasotakoaren arabera, gizakia eta erlijio kultua mende asko lehenagotik iritsi ziren bertara, eta baliteke tenplu gehiago egon izana aurretik. Kondairak dio Herriko neskatila bati artearen alboan agertu zitzaion jainko batek eraiki zuela. Arteko Ama Birjinak debozio handia izan zuen Araban, Bizkaian, Burgosen eta Kantabrian.
Gotiko eta Errenazimentu arteko tenplua da, eta historian zehar hainbat eraikin gehitu zaizkio; kaperak, arkupea eta ostatua (egun landetxea), esaterako. 1882an kanpandorre zaharra kendu eta egungoa jarri zen.
Santutegi barnean balio artistiko handiko lanak daude: erretaula nagusia, estilo gotiko hispano-flamenkoa; Kristoaren kapera errenazentista, 1608an sortua; Guadalupeko amaren erretaula, indiano batek emandakoa; azken judizioko margoak; eta Cristóbal de la Cámara y Murga apezpikuaren hilobia.