Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Turismo Artziniega - Casco MedievalArtziniega oso leku erakargarria da bisitarientzat, bai Erdi Aroko hirigunea, bai nekazaritza eremuak eta bai natur ingurune ederra. Horrez gain, eta Bilbo Handitik gertu dagoen arren, nahiko leku ezezaguna da bisitarientzat.

Erdi Aroko Hirigunea

Artziniegako hirigune historikoa monumentu multzoa da eta Euskal Herrian ondoen zaindutakoetako bat da. Hiru kale paralelo ditu, Euskal Herriko Erdi Aroko hiriguneen ohiko forma: goikoa (Goienkale), erdikoa (Artekale) eta behekoa (Barrenkale). Kale horiek bi kantoi perpendikularrez daude elkartuta. Hirigune historikoaren ekialdean Goiko Plaza dago.

Turismo Artziniega - Casco MedievalZenbait eraikin moderno kenduta, hirigune historikoa tradiziozko moldeen arabera eraiki zen. Balio eta antzinatasun handiko eraikinak daude, baita harmarridun hainbat etxe ere (herri osoan harmarridun 47 etxe daude). Bengoa Dorretxeak balio handia du (Artekalen), XV. mendekoa da eta zutik dagoen eraikin zaharrena da; Agustindarren komentuak, Goienkalen, Erdi Aroko klaustro bat du, eta Ekialdeko harresian, Artziniegako eraikin zaharrena zenaren hondarrak daude, Ayalatarren dorretxearenak. Horiez gain, balio handiko eraikinak dira Ortiz de Molinillo-Velascotarren dorretxea (egun hotela) eta Aranguren-Amezolako jauregi barrokoa, Artekalen.

Jasokundeko Andre Mariaren Eliza ere bisitatzeko leku polita da. Nabe bakarreko berant-gotikoko tenplu honi kanpandorrea gehitu zitzaion XVI. mendean. Udaletxea eta sakristia XVII. mendekoak dira, gurutzadura simulatzen duten kaperak XIX. mende amaierakoak. Arkupeko pinturak oraintsukoak dira, Artziniegako margolariek eginikoak.

Artziniegako auzoak mendi-auzoak dira. Horien artean Barretaguren dorretxea azpimarratu behar da, Gordexola eta Artziniega lotzen dituen errepidearen aldamenean.

Nekazaritzako elikagaien katalogoa

Catálogo agroalimentación Aiaraldea

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02