Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Katastro balioak jaitsi egingo dira, baina OHZrengatik ordaindu beharreko azken prezioak udalak onesten duen zerga tasaren arabera kalkulatuko dira.
Arabako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onespena eman dio Artziniegako katastroko balioztapen txosten berriari. Hartara, lurzoruaren eta eraikuntzaren balio berriak, ondasun higiezinen gaineko zergari (OHZ) atxikiak, behin betiko berretsi dira 2023an indarrean sartzeko.
Arabako Ogasunak egindako eguneraketaren ondoren, katastroko balioek % 10,48 egingo dute behera batez beste, udalerri horretako lurzoruaren balioak nabarmen egin duelako behera, nahiz eta eraikuntzaren prezioak gora egin duen.
Hala ere, zergadun bakoitzak OHZren 2023ko fakturan ordaindu beharreko azken zenbatekoa, dagokion udalak ekitaldi honetan onesten duen tasaren araberakoa izango da.
Foru Ogasunak jabe bakoitzari jakinaraziko dizkio posta bidez bere ondasun higiezinen katastro balio berriak. Halaber, foru bulegoetara etorrita ere jakinaraziko zaizkie, posta bidez egitea ezinezkoa izanez gero.
Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02