Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak onetsi du Artziniegako ur biltegi berria eraikitzeko obrak Artziniega AEEri esleitzea, 622.596 eurotan, BEZa barne. 2022an egongo da funtzionamenduan.

Artziniegako ur biltegi berria eraikitzeko obrak finantzatuko dituzte Foru Aldundiak eta Kantauriko Urkidetza ur partzuergoak, eta urtearen bukaera aldean hasiko dira, oraingo biltegia eraitsi eta gero.

Biltegi berriak azken belaunaldiko teknologia izango du edateko ura tratatzeko instalaziora ur gordina sartzeko sistemetarako, eta egungoa ordeztuko du, hausteko arriskua baitago eta, 5.000 metro kubikoko edukiera izan arren, edukieraren % 30 soilik erabiltzen baita.

1.600 metro kuboko edukierarekin, Artziniegaren eta inguruetako herrien beharrizanetara egokiturik, ur biltegia oraingoaren lekuan bertan kokatuko da, eremu berrien okupazioa eta lur
mugimendu handiak ekiditeko.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02