Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Noiz da derrigorrezkoa maskara erabiltzea?

Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, betiere pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metroko distantzia etengabe mantentzeaezinezkoa bada. Ondorioz, maskara erabili beharra mota guztietako hiriguneetarahedatzen da, hala nola udalerrietako alde zaharrak, merkataritza-gune eta dendak, merkatuak, azoka txiki edo ostalaritza-establezimenduak dauden guneak, bai eta itsas espazio eta pasealeku guztiak, haur-parkeak, espaloiak, oinezkoentzako pasabideak, plazak edo jendea biltzen den kaleak ere.Ez da erabili behar ingurune naturalean, baldin eta ez bada jende pilaketarik edo bizikiderik gabeko pertsonekiko konkurrentziarik gertatzen.

¿Nahitaezkoa al da ostalaritzako establezimenduetan maskara erabiltzea?
Bai. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, maskara erabiltzeko betebeharra jateko edoedateko unean bakarrik kentzen da. Bestela, nahitaez erabili behar dira uneoro, bai barrualdeetan, bai terrazetan.

¿Derrigorrezkoaal da maskara erabiltzea hondartza eta igerilekuetan?
Hondartzetan eta igerilekuetan, bainua hartzen ari garen bitartean eta eremu zehatz batean bagaude, ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, betiere erabiltzaileen arteko segurtasun-tartea errespetatu badaiteke. Hondartzetan eta igerilekuetan joan-etorriak egiteko eta paseatzeko, maskara erabili beharko da.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02