Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Udal Gobernuak La Barcenako egungo kirol-gunearen etorkizuneko diseinua planifikatzeko asmoa du, dauden espazioak optimizatzeko eta datozen urteetan Artziniegako jolas eta kirol eskaintza hobetu dezaketen ekipamenduak aldez aurretik programatzeko, eskuragarritasun ekonomikoa kontuan hartuta.

Horregatik, gure asmoa da zuen ekarpenak, ideiak eta proposamenak biltzea, betiere zentzuzkoak eta egingarriak izan daitezen, eremu hori planifikatzeko. Zuen iradokizunak helarazi nahi dizkiguzuen guztiok Udaleko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidal ditzakezue, edo, bestela, udal bulegoetan pertsonalki erregistratu.

Udal Gobernu bezala, zirriborro gisa jaso behar den planteamendu bat helarazten dizuegu, lanean hasteko. Horrela, erantsitako mapan lau eremu adierazi ditugu, eta horien gainean jardun behar dugu:

1. Burdeo-koloretan, egungo futbol-zelaia bitan banatzea proposatzen dugu: batetik, futbol-zelaia dago, eta, bestetik, hainbat ekipamendu daude, hala nola jolas-gunea, mahaiak, haurrentzako jolasak eta bestelako kirol-eskaintzak.

2. Kolore berdean, lursail hori eskailerekin eta berdegunearekin irabaziko litzateke, ondo izan daitekeen beste ekipamendu baterako, edo padel pista baterako edo futbito-saskibaloiko zelai baterako.

3. Kolore beltzez, skateparka edo antzekoa kokatuko litzatekeen gunea.

4. Gorriz, hesitutako gune bat, maskoten aisialdira bideratua.

Berriro diogu, zuen ekarpenak edo ideiak jaso arte egiten dugun proposamena da.

No hay ninguna descripción de la foto disponible.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02