Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

 Bertan egon dira Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduña, Aiarako Kuadrilla eta Aldundiko ordezkariak. Izan ere elkarrekin prestatu dute urteko programazioa, indarrak batu eta desberdintasunari erantzun bateratua emateko. Ikasturtearen liburuxka buzoneatu egingo da, eta bertan dator informazio guztia. Animatu eta parte hartu Laia Eskolan!

Artziniegako Udalak berdintasunaren eta feminismoaren aldeko konpromisoa du, eta konpromiso hori teoriatik praktikara pasatzeko, gaurkoa moduko ekintza ezinbestekoa da, hau da erakundeen eta elkarteen arteko koordinazioa eta kolaborazioa landu eta konpromisoak gauzatzearen adibidea da LaiaEskola Aiaraldean.

Emakumeen jabekuntzarako eta berdintasunaren aldeko eskola da Laia Eskola, oraindik ere badagoelako zer egin, zer pentsatu, zer antolatu jendarte justuagoa lortzeko, eta elkarrekin egin behar dugulako, taldean, horrela errazago delako matxismoari eta patriarkatuari aurre egitea, kolektiboan, horrek duelako eraldaketarako indarra.

Eta zehazten jarraitzeko, aurten, Artziniegak honako tailerra antolatu du LaiaEskola Aiaraldearen barruan.

EMAKUMEEN IDENTITATEAK
Tailerra: Zer gertatzen
da emakumeen sexualitatearekin?
Talerraren helburua emakumeak beraien sexualitatearen
beharrez eta nahiez kontzientziatzea da, konfidantza handitzeko,
horrela, debeku eta genero agindu gabeko sexualitatea
bizitzeko.

Hezitzailea: Miriam Herbón Hernández, genero gaietan
aditua

Data eta ordua: 2020ko azaroak 7 larunbata 17:00etatik 19:00etara
Tokia: Udaletxe zaharra, Artziniega
(Online izango da COVID-19ak sortutako
egoerari erantzunez emandako osasungomendioek
aurrez aurre egitea eragozten
badute)

Norentzat: Aiaraldeko emakumeak
Hizkuntza: Gaztelania
Antolatzaileak –
kolaboratzaileak:
Artziniegako Udala
Arabako Foru Aldundia
Informazio + eta
inskripzioak:
www.laiaeskola.eus, hileko buletina,
sare sozialak eta karteldegien bidez
686 58 78 89
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02