Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

 Zehazki, 250 kg-ko lagin homogeneo bat aztertu zuten, Artziniegako zaborrez (errefusa) osatua. Behin betiko datuak jaso ez diren arren, irudietan ikus daiteke edukiontzi grisean botatako hondakin gehienetarako gaikako bilketarako edo berrerabilpenerako beste bide batzuk badaudela, pertsona askok oraindik erabiltzen ez dituztenak. Gogoratu, batez beste, edukiontzi grisean botatako hondakinen % 15 baino gutxiago dagokiola errefusari.

Gogoan izan:

  • Tresna elektriko eta elektroniko txikiak, jostailuak, igerileku puzgarriak, arropa, etab. berrerabili ahal dira: edukiontzi zuriaren bidez bigarren bizitza bat eman ahal zaie, edo dohaintzan eman daitezke. Bestela, garbitxikian eta Laudioko garbigunean ere utz ditzakezu, edo horiek biltzeko eskatu, hileko lehenengo asteazkenetako tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzuaren bidez.
  • Medikamentuak farmaziara eraman behar dira.
  • Etxeko inausketa hondarrekin eta diametro txikikoekin etxean konposta egiteko aukera balora dezakezu, guk erakutsiko dizugu nola. Bestela, estalki marroiko edukiontzian eta garbitxikian bota ahal dituzu, edo horiek zaku itxietan bildu eta hileko lehenengo eta azken ostiraletan jasotzeko eskatu.

No hay ninguna descripción de la foto disponible.La imagen puede contener: una personaNo hay ninguna descripción de la foto disponible.La imagen puede contener: comida e interior

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02