Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Datozen egunotan errefusa biltzeko edukiontzi grisak berri batzuekin ordeztuko dira. Horrela, batez ere, herritarrei emandako zerbitzua hobetu nahi da. Emandako zerbitzua hobetu, bilketa-puntuen sakabanaketa ekidin eta edukiontzi grisaren eredu berria biltzeko jarduna errazte aldera (bilketa eskuin albotik egiten duen kamioi baten bitartez), egungo zenbait kokapen berregituratu egingo dira. Horren ondorioz, aldaketok emango dira:

- Edukiontzi multzo berria Geltoki Plazan, erdigune historikotik hurbilen dagoen aparkaleku zonaldean.
- Geltoki Plazan lurpeko multzoa kentzea, Eguzkimendi urbanizaziotik hurbilen dagoen zonaldean, lurrazal gaineko edukiontziekin ordeztuz.
- Goienkale, Artekale eta Barrenkale kaleak gurutzatze diren gunean edukiontzi grisa kentzea.
- Garai Pasealekuan, Zubiaurrekin ertza egiten duen gunean, edukiontzi grisa kentzea.
- Garai Pasealekuan, Villa Felisarekin ertza egiten duen gunean, edukiontzi grisak kentzea; eremu horretan errefusa botatzeko gune berria Herriko Ateko aparkalekua izango da.
- Ehun hondakinen edukiontzia birkokatzea Jauregia Urbanizaziotik Herriko Ateko aparkalekuko multzora eramanez.
- Gernika Pasealekuko edukiontziak multzo bakarrean (egungoa) multzokatzea.
- Hormazan eta Axpen edukiontzi grisa batzuk kentzea.

Aiarako Kuadrillak eta Udalak zaborra horretarako ezarritako zonalde berrietan eta edukiontzien barrura botatzearen premia gogorarazten dute, zabor poltsak bide publikoan uztea debekatuta dagoelarik. Era berean, eskerrak ematen dizkiegu biztanleei udalerria garbiago mantentzeko beren lankidetzagatik. Barkamena eskatzen dugu aldaketa hauen ondorioz sorraraz daitekeen edozein trabarengatik.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02