Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalak bilkura bat deitu du uztailaren 8rako, astelehena, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkura aretoan, eta irailean egingo den Merkatuko hurrengo edizioan modu presentziazkoan parte hartu nahi duten (postuak, ekitaldiak, lankidetza, etab.) pertsona eta talde guztiak gonbidatuta daude. 

Bertaratu ezin baina programan parte hartu nahi dutenek Unai Gotxi Kastrexana eta Zuriñe Frutos Gutierrez-Barquín zinegotziekin jar daitezke harremanetan edo info@artziniegakoudala.eus helbidera mezua bidali.

Bilkuraren helburua udalerriak ekitaldi honetan izango duen partaidetza zehazten hastea eta egun horretako programarako ideiak jasotzea da.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02