Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Interesdunei jakinarazten zaie maiatzaren 24tik uztailaren 24ra bitarteko egun baliodunetan (biak barne) 2019 urteko 1. seihilekoko Ura eta estolderia eta 1. seihileko zaborra zetbitzuagatiko zerga ordaintzeko borondatezko epea hasiko dela.

Ordainketa helbideratuta duten pertsonek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko. Udala arduratuko da kobrantza bideratzeaz; hain zuzen, 2019ko uztailaren 3an. Udalak helbideratzea bertan behera utzi ahal izango du, baldin eta ordainagiriak itzultze bazaizkio edo nahiko saldo ez badago.

Ordainketa helbideratua ez duten pertsonei ordainketa-gutun bat bidaliko zaie postaz, edo gure bulegoan emango zaie, barra-kode baten bieez KUTXABANKen ordaindu dezaten: libretaren edo txartelaren bidez diruzainetan, urrutiko bankuaren bidez edo bulegoetan (ordutegia hartu behar da kontuan).

2019ko uztailaren 125etik aurrera, administrazio-premiamenduko prozedura betearazleari emango zaio hasiera, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorrean ezarritako xedapenei jarraituz, eta ordiandu gabeko kuotak kobratuko dira, dagokien errekarguarekin.

Banku-helbideratzeen altak eta aldaketak eta jakinarazpenetarako helbideen aldaketak Artziniegako Udaletxean izapidetu behar dira.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02