Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Kondairak eta abestiak maite dituztenentzako hitzordu saihetsezina datorren larunbatean, maiatzak 4, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Artziniega Museoan, KONTUAK eta KANTUAK ikuskizunaren eskutik (sarrera doakoa)

Ikuskizuna gure basoetan sortu ziren antzinako kondairen irakurketan eta interpretazioan datzan ekitaldia da. Kondaira horietako batzuek sei mende luzeko historia dute. Iñaki García Uribek euskal mendi sakratuari buruzko bere liburuetako batetik ateratzen ditu.

Gontzal Mendibil Zeanuriko kantautoreak interpretatzen dituen kantuekin uztartuko dira kondaira horiek, hori guztia Gorbeia lekuko dela. Arabako mendi gailur harroenaren aurrean gaude eta berari eta bere kulturari eskaini diegu lan hau.

Uztartze horren bidez, irakurketa eta interpretazio berritzailea lortzea da helburua, euskal paraje horiei buruzko kondaira interesgarrien hedapena lortzeaz batera.

Ikuskizunak ordubete eta laurden dirau eta Gorbeiako irudi oso ederrak proiektatuko dira, Gontzalen abestiekin eta Iñakiren kontakizunekin batera. Hori guztia etenik gabe eta 10 minutuko ataletan banatuta, konturatu orduko amaitu egingo da…

Gontzal Mendibil (idazlea, musikaria, filosofoa eta aktorea) eta Iñaki García Uribe (ikertzailea eta etnografoa, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea), abestu eta XXI. mendera arte ahoz aho iritsi diren kontaketa herrikoiak kontatuko dituzte, hau da, gutxienez euskaldunen 11 belaunalditatik igaro diren kontakizunak; zer kontatuko digute kondaira horiek, zer da egiazkoa?

Ikuskizuna amaitzean, guztiok elkarrekin abestuko dugu BAGARE“ euskal ereserkia”, Gontzalek eta Bittor Kapanagak (euskal Sokrates delakoak) 1974ko abenduan ondu zuten abestia eta Gontzalek, lehendabizikoz, Gorbeiaren lur-azpian interpretatu zuena, Mairulegorretako Euskal Jaian, 1975eko uztailaren 31n (duela 44 urte). 

Sarrera dohainik da eta bermatuta dago inork ez duela aspertzeko astirik izango, bai, ordea, barre egiteko. Abestu dezagun elkarrekin.

 

Ikuskizuna ezagutzera emateko promozio bideoak:

Promo laburra

Promo luzea

Promo berezia Atxuri

Promo berezia Derio

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02