Artziniegako Udalak, 15 sarrera ditu datorren igandean, apirilak 7, Mendizorrotza futbol zelaian DEPORTIVO ALAVESek CD LEGANESen aurka jokatuko duen futbol-partida ikusteko.
Interesa duten pertsonek sarrerak erreserbatzeko aukera izango dute, Udaletxera joanez, 945.39.63.53 telefono-zenbakira deituz, edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera posta elektronikoa igorriz.
Erreserba egiteko, izen-abizenak eta telefonoa eman beharko dira.
Sarrerak izen-emateko hurrenkeraren arabera entregatuko dira. Udalerrian bertan erroldatuek lehentasuna izango dute.