Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Hurrengo honetan, Uriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen establezimenduetan erosketak sustatzeko martxan jarritako kanpainak agintzen dituen oinarriak zehazten dizkizuegu:

 

ZOZKETAREN OINARRIAK

 

1.- PROMOZIOAREN HELBURUA

Artziniegako Udalak “Comprando en Artziniega siempre ganas/ Artziniegan erosita guztiok irabazle” kanpaina martxan jarri du, Uriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen establezimenduetan erosketak egin daitezen sustatuz.  

 

2.- PROMOZIOAREN IRAUPENA ETA LEKUA

Promozioa Artziniegan burutuko da.

Promozioaren denbora tartea, hots, erosketak egin eta zozketan parte hartu ahal izateko epea, 2018ko urriaren 15etik azaroaren 17ra bitartean luzatuko da, bi egunak barne.

 

3.- KAINPAINAKO PARTE-HARTZAILEAK

Promozio honetan, kanpaina honekin bat egindako edozein merkataritza, ostalaritza edo zerbitzuen establezimendutan 10 euro edo gehiagoko erosketa bat egiten duen pertsona orok parte har dezake.

 

4.- SARIAK

2000€ saritan:

250 €-ko 2 bonu eta 100€-ko beste 15, 2018ko azaroaren 22tik abenduaren 22ra bitartean udalerriko merkataritza guneetan gastatzeko –bi egunak barne- (irabazleek, jasotako sariari dagozkion zerga-betebeharrak bete beharko dituzte).

 

5.- PROMOZIOAN PARTE-HARTZEKO MEKANIKA ETA MODUA

Parte-hartze prozesua hurrengo hau izango da:

10€ edo gehiagoko eta kanpainarekin bat egindako Artziniegako merkataritza, ostalaritza edo zerbitzuen edozein establezimendutan egindako erosketa bakoitzagatik, establezimenduak txartel bana eskainiko du (guztiak bukatu bitartean). Parte-hartzaileak letra argiz bete eta helburu honekin prestatutako ontzietan utziko ditu txartelak, Txartelari dagokion erosketa tiketa gorde beharko da, izan ere zozketan irabazle suertatzekotan, tiketa aurkeztea ezinbesteko baldintza izango baita.

Txartela, erosketa egin den establezimenduaren izenarekin, parte-hartzailearen izen-abizenekin eta harremanetarako telefono batekin bete beharko dira (honako daturen bat faltako balitz, txartela ez da baliagarri izango). Parte hartzeko epe barruan datatutako eta 10 euro edo gehiagoko zenbatekoa duten erosketa tiket originalak bakarrik jasoko dira (inoiz ez fotokopiak).

 Behar bezala betetako txartelak Artziniegako Udalean edo Udal Liburutegian kokatutako ontzietan utzi beharko dira, kanpainak ezarritako denbora tarte horretan.

Datuak babesteko legearekin bat etorriaz, kanpainan parte hartzeko eskainitako datu pertsonalak, oinarri hauetan aurreikusitako helburuetarako soilik erabiliko dira.

Zozketa, Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan egingo da 2018ko azaroaren 21eko arratsaldeko 20:00etan. Zozketa irekia izango da. Esku inuxente batek 17 txartel irabazle aterako ditu, eta horietako baten bat baliozkoa ez balitz (daturen bat faltan edo daturen bat ulergarria ez balitz), txartelak berriz ere aterako litzakete.

Pertsona berak sari bat baino gehiago eskuratuko balu, bakar bat aukeratu beharko du, eta besteari uko egin beharko lioke.

 

6.- SARI BANAKETA.

Saridunek 250 edo 100 €-ko erosketa txartel bat jasoko dute, eskuratutako sariaren arabera, eta gutxienez kanpainarekin bat egindako hiru merkataritza-guneetan, hilabete baten buruan xahutu ahal izateko (2018ko azaroaren 22tik abenduaren 22ra bitartean).

Artziniegako Udalak telefono bitartez irabazlearekin harremanetan jarriko da. 40 ordu igarota irabazlearekin harremanetan jartzeko modurik ez balego edo eta txartel irabazleari dagokion erosketa-tiketa aurkezteko aukerarik izango ez balitz, lehen erreserbari paso emango zaio, prozedura bera jarraituta.

Sari ematea hurrengo izapideak jarraituta egingo da:

Irabazleek, kanpainarekin bat egindako hiru merkataritza desberdinetan egindako erosketen erosketa-faktura edo tiket originalak aurkeztu beharko dituzte (horien guztien batura gutxienez 250 edo 100 €-koa izango da, jasotako sariaren arabera, alegia). Tiket originalak bakarrik onartuko dira, inoiz ez fotokopiak. Bertan, gutxienez, merkataritza gunearen izena, IFK, salmentaren data eta zenbatekoa.

Irabazlea adin txikikoa balitz, bere guraso edo tutoreaz ordezkatuta jo beharko du saria jasotzera.

Justifikatutako zenbatekoa irabazleari emango zaio, ordainsaria bukatu bitartean eta erosketa tiketa/faktura egokia denentz behin frogatuta.

Tiket/fakturak 2018ko azaroaren 22a eta abenduaren 22a bitartean datatuta egon beharko dira. Justifikazioa aurkezteko epea 2018ko azaroaren 22tik 2019ko urtarrilaren 15a bitartean zabalik izango da. Epe hori igarota, aurkeztutako tiket/fakturak ez dira ordainduko.

Oinarri hauek Udalaren web orrialdean argitaratuko dira jendeak kontsulta ditzan:

www.artziniegakoudala.eus

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02