Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udala Berrindartze Komertzial eta Turistikorako udal Plan Berezi berrian lanean hasiko da.

Hiri tertziario sendo bat izateak, hau da merkataritza, turismo, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreen kalitate maila egokiak, herritarrei bizi kalitatea eta herri-dinamismoa eskaintzen die. Aldi berean, gertutasunezko zerbitzu eta aukera komertzial zabala izateak jendea Artziniegan kontsumitzera bultzatzen du, herriari klima biziagoa eta erakargarriagoa emanez. 

                                                                            

Azken urteetan sektorea etengabeko aldaketa fase bat bizitzen ari da, bai komertzializazio moduetan eta baita kontsumo ohituretan ere; hau honela, Internet bidezko erosketak, erosketak hiriburuetan egitearen ohitura, low-cost salmentak… garrantzia hartzen doaz. Guzti honekin, sektoreak berrantolaketa eta lehiakortasunerako hobekuntzen beharra dauka.

Hori honela izanik, udalak PERCOTUR ARTZINIEGA 2017 martxan jarri du. Plan hau, ekintza parte-hartzaile desberdinen bidez diseinatua izango da, hiritarrei zein merkataritza, turismo eta ostalaritza sektoreko eragileei irekiak egongo direnak. Prozesu honetan lorturiko emaitza eta ondorioak ekintza-lerro zehatzetan gauzatuko dira, datorren urteetan sektorearen arlo urbanistiko eta lehiakorrean garatzen joango direnak. Azkenean, Ekintza Plan bat gauzatuko da, udalaren eskaintza eta gune komertzial, turistiko, ostalari nahiz zerbitzu gunea hobetzen eta modernizatzen lagunduko duena; eta aldi berean, gaur egungo gizartearen beharrei eta kontsumo-ohiturei erantzun egokiago bat emango diona.                                                              

Arrazoi honegatik, kontsistorioak hiritarrei, merkatari, turismo eragile eta ostalarien ehun komertzialak eskaintzen dituen ondasun eta zerbitzuen kontsumitzaile nagusiak direlarik, eta baita sektoreari berari ere, proiektuan kolaboratzera eta datorren hilabeteetan garatuko diren ekintza desberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituzte (inkesta telefonikoak, kale-inkestak, elkarrizketak, sektoreko lan-taldeak…), Ikertalde, proiektuaren ekintza teknikoen garapenaz arduratzen den aholkularitza enpresarekin lankidetzen.

Eraberean, parte hartu nahi duten pertsona eta eragile guztien eskura web gune bat prestatu du, Udalaren web gunean aurkitzen dena (http://www.artziniegakoudala.eus)

Aurten ere, Aiala Txirrindularitza elkarteak abian jarri du "Probatu txirrindularitza" programa didaktikoa, Artziniegako Udalaren eta Euskadi Txirerindularitza Fundazioaren laguntzaz. Programa horren helburua da bizikleta sustatzea 6 eta 14 urte bitarteko umeen artean, jolas arloan zein lehia-kirolean. Programaren asmoa da umeei irakastea bide-segurtasuneko oinarrizko arauak eta bizikleta nola erabili, eta umeak txirrindularitza munduan sarraraztea. Horiez gain, ez dugu ahaztu behar umeak noizean behin txirrindulariak direla eta trafiko arloko zenbait arau errespetatu behar dituztela, istripuak ekiditeko.

Programa didaktiko hori, aurreko urteetan bezala, Arteko Gure Ama ikastetxean egingo da. Gurasoen baimena ezinbestekoa izango da doako programa honetan parte hartzeko.

Interesatu guztiei dei egiten diete urriaren 23an, 18:30ean garai bateko udaletxean egingo den bilkuran parte har dezaten. Bertan, programaren funtzionamendua azaldu, ordutegia zehaztu eta sor daitezkeen zalantza guztiak argitzen saiatuko dira.

Mendieta Kultura elkarteak, Artziniegako Udalaren eta Arabako foru Aldundiaren laguntzarekin, "Txapel Swingers" taldearen eskutik, jazz kontzertua eskainiko du, datorren larunbatean, urriak 21, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Moja Aghustindarren Komentuan.

Sarrera bakoitzak 5 euroko salneurria izango du eta Mendieta Kultura elkarteko kideen kasuan, sarrera doakoa izango da. 

Informazio gehiagorako www.mendietakultura.com

 

Artziniegako Udalak, bertako elkarte, talde eta bizilagunei dei egin gura die, udalerrian euskararen erabilera sustatzeko hiruhileko ekintzak antolatzeko bilkuran parte har dezaten. 

Bilkura datorren asteartean, urriak 24, arratsaldeko 19:30etatik aurrera egingo da Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan.

EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO EKIMENEN ANTOLAKETA

  • Urriak 24
  • 19:30etan 
  • Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoa.

Artziniegako Udalak jakinarazi gura die, udalerriko lut publikoetan bazkatzen den aziendadun herritar guztiei, gaur hasi eta urrairen 27ra bitartean, Udaletxera jo dezaketela azienda horri dagokion inskripzioa egin dezaten. Izen ematearekin batera, azienden belarrikoen kopurua adierazi beharko dute.

*Debekatuta dago ahuntzak larratzea Artziniegako herri-onurako mendietan.

*Abenduaren 16tik martxoaren 31ra bitartean debekatuta dago artzaintzan ibiltzea erabilera publikoko mendietan.

*Tasa ordainduko da azienda izena emateko momentuan.

Azienda mota eta kuota buru bakoitzeko:

- Ardiak: 1,40 euro

- Txerriak: 5,03 euro

- Zaldiak, astoak eta mandoak: 10,89 euro

-Behiak: 10,89 euro

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
E-posta
info@artziniegakoudala.eus