Arabako foru Aldundiak, Aiarako Kuadrillak, Aiaraldeko bost udalek eta Arabako Euskara Zerbitzuak, hurrengo denboraldian, begiraleek Aiaraldean antolatzen diren udaleku desberdinetan euskaraz sozializatzen jakin dezatenerako doako bina ikastaroa antolatu dituzte.
Ikastaroak honako hauek dira:
--Hau jolasa baino gehiago da! Hasierako saioa, ekainak 28, 17:00etatik 20:00etara Luiaondoko Otueta Zentro Sozialeko aretoan. Izen abizenak, NAN, telefonoa eta emaila utzi ekainaren 25a baino lehen Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan
--Hau jolasa baino gehiago da! Sakontze ikastaroa (iragan urtean hasierako saioa egin zutenentzat) Bi sesio izango ditu:
ekainak 21, 17:00etatik 20:00etara Amurrioko Kultura Etxeko areto nagusian. Izen abizenak, NAN, telefonoa eta emaila utzi ekainaren 18a baino lehen Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan
ekainak 26, 17:00etatik 20:00etara Laudioko udaletxeko balio anitzeko aretoan. Izen abizenak, NAN, telefonoa eta emaila utzi ekainaren 21a baino lehen Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan
Ikastaroa egitren dutenek ziurtagiria jasoko dute.
Aldundiak euskaraz sozializatzeko diruz lagundutako programetan, ezinbestekoa da begiraleek hasierako saioaren ziurtagiria izatea.
Artziniegako Udalak, Laia Eskolak eta Artzikirolek indarrak batu dituzte, datorren larunbatean, ekainak 16, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, udalerriko umeen Lehen Spartan-a (oztopo lasterketa mistoa) antolatzeko. Berton 5 eta 16 urte bitarteko ume eta nerabeek parte hartzeko aukera izango dute.
Izena emateko asmoa dutenek larunbatean bertan, arratsaldeko 16:30etatik aurrera Kirolgunetik igaro beharko dira.
Informazio gehiagorako hurrengo whatsapp-ean 686587889