Idoia Camachok ostiral honetan, apirilak 20 duen horretan eta arratsaldeko 18:30etatik aurrera, idazketa tailerra eskainiko du Artziniegako liburutegian. Interesa duten pertsona orok eta tailerrean parte hartu nahi dutenek, nahikoa izango dute bertara hurbildu eta Idoiak eskainitako teknika eta jarraibideetaz gozatzea.
Adin txikiko umeak dituzten gurasoek gehien estimatu dituzten egitasmo berriak berreskuratuz ospatuko du aurten Artziniegako udal Liburutegiak Liburuaren Nazioarteko Eguna.
Ahalik eta lehenago haurtxoei irakurtzen hasteko helburuari so eginda, Artziniegako Udalak datorren astelehenean, apirilak 23 "Haurtxoentzako ipuinak" egitasmoa eskainiko du. Ekimen honekin, 24 hilabete baino gutxiago dituzten haurtxoak dituzten gurasoak animatu gura dituzte liburutegira hurbildu eta Iñaki Carreterok eskainitako "Atximurka" ipuinaz goza dezaten.
Hitzordua arratsaldeko 17:30etatik aurrera izango da eta nahi duen orok parte har dezake bertan.
55 urte baino gehiagokoentzako gelek, datorren asteartean, apirilak 17, gori-gorian eta aldarrikapen bat baino gehiago eragin duen gai bat gertutik ezagutzeko aukera luzatuko dute: pentsioen gaia, alegia.
Jorge Gómez ekonomilaria datorren asteartean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Udaletxe Zaharrean izango da, "Pentsioak. Bizia aurrera doa, lana eskasa da eta soldatak geroz eta txikiagoak" deituriko hitzaldian parte hartzeko asmoz.
Sarrera libre eta doakoa.
HAZI Fundazioak antolatuta, “Landa Eremuko Ostegun Ekintzaileak” ekimen barruan Zure negozioak baditu arrakastarako klabeak? jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Apirilaren 26an, osteguna, izango da IBAI-GANE Jatetxean, Amoroton (Olaeta).
Negozio-ideia bat errealitera eramateko aholkatzea eta ideia honi CANVAS ereduaz balio eranstea dira jardunaldi honetako helburak, aukera berriak sortzeko ekintza plana diseinatuz.
LEKUA: IBAI-GANE Jatetxea
ORDUTEGIA:
Informazio gehiagorako:
HAZI Fundazioa - 688 81 50 45 Leticia
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Negozio bat martxan jarri nahi duzu? Jarduera berri bat martxan jartzeko oinarrizko ezagutza edukinahi duzu? Enpresa txiki bat duzu eta kudeaketa hobetu nahiko zenuke?
Airako Kuadrillak, Vital fundazioaren finantzazioarekin, enpresa ibilbide berri bat hasteko asmoa dutenentzako tailer multzo bat koordinatu du apirilaren 19, 26 eta maiatzaren 3, 10 eta 17rako.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo ezazu behean aipatutako erakundeetara.- Matrikula doan.- Lehentasuna izango dute eskualdekolangabetuek.
Egitarau osoa, egun, ordu eta eskainiko den lekuekin honako hau da:
NOLA KALKULATU NIRE PRODUKTU/ZERBITZUEN KOSTUA ETA PREZIOA
ENPRESA TXIKI BATEN ZERGAK ETA FAKTURAK. JAKIN BEHARREKOA
NOLA DISEINATU MERKATARITZA PLAN ERAGINKOR BAT
NOLA LORTU LEHEN BEZEROAK
GERRILLA-MARKETINA SUSTATZAILEENTZAT