Datorren ostiralean, azaroak 1, Domu Santu eguna dela eta, bertan behera geratuko da hileko lehenengo ostirala izateagatik programatuta zegoen tamaina handiko trasteak eta altzariak jasotzeko zerbitzua.
Zerbitzuan interesatutak daudenei azaroaren 15ean, ostirala, usteko eskatzen zaie, aldez aurretik zerbitzu horretarako eskaintzen den 944 355 750 telefono zenbakira deituz.
Berealdiko beharra izatekotan, Aiarako Kuadrillako Ingurumen zerbitzuko langileekin jar zaitezke harremanetan (677 566 284) zure arazoari erantzuna eman ahal izateko.
Badator *BIZILAGUNAK ARABA 2019*! Izena eman! Aurtengo data: Azaroak 17. Izan Bizilaguna eta ez utzi endredatzen!
Aiarako Kuadrillak, Artziniegako Udalaren laguntzaz eta Eskualdeko Enplegu Planaren baitan, Udaleko Brigadarako Peoi bat lanaldi osoan kontratatuko du 6 hilabetez. Baita ere, beste herriekin partekatzen den Brigadarako Langileak eta Arduraduna lanaldi osoan eta 6 hilabetez kontratatzeko deialdia publikatu da.
Hauek dira Deialdiak, informazio gehiagorako: https://www.lanbide.euskadi.eus/inicio-lanbide/