Datorren igandean, abenduak 30, eguerdiko 12:30etatik aurrera, Artziniegako Antzerki taldeak, Toti Martinez de Lezea idazlearen "El niño de la Encina" lana antzeztuko du Arteko Gure Amaren Santutegian.
Txikiek eta helduek, baina batez ere egunotan etxe guztietako errege erreginak direnek behar bezala goza dezaten, Artziniegako Museoak ateak irekiko ditu "Ganbaran" ikuskizuna hartzeko. Hitzordua igande honetan, abenduak 23, arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da.
Artziniegako Udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolatutako hitzordua.
Datorren larunbatean, abenduak 22, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Artziniegako Museoak ateak irekiko ditu bertaratzen diren pertsona guztiek "Los últimos pastores de Sierra Salvada" dokumentalaz gozatzeko aukera izan dezaten.
Artziniegako Udalak datorren ostiralerako, abenduak 21, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Gure Gabonak apaintzeko tailerraw antolatuko du Udaletxe Zaharrean.
Parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du aurretiaz Udaletxean eta 3 euro ordaindu.
Beharrezkoa izango da partaide bakoitzak bere arkatza eta manikura guraize kurbatuak eramatea.
Artziniegako Udalak jakinarazi gura du, bihar asteazkena, abenduak 12, 8:00etatik 19:00etara bitartean gutxi gorabehera Artekale kalea itxita egongo dela.
Itxiera Udalarekin zerikusirik ez duten lanek eragin dute.
Barkatu eragozpenak