Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aurten eskualdea dinamizatzeko, gure erakusleihoak sustatzeko eta Aiarako merkataritza sektorearen irudia hobetzeko helburuarekin, AEKOk (Aiaraldeko Enpreseen Koordinaziorako Federazioa) VI. Aiarako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du Aiarako Kuadrilla babesarekin.

 

IZENA- EMATEA ETA OINARRIAK KONTSULTATU:

NON:

  • Laudion: APILLen (Zumalakarregi, 33 1. eskuina). Tf: 946722801 eta

944030578 eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

  • Amurrion: APYMCAn (Kultura etxean). Tf: 945891200 eta 670497108
  • Artziniegan: AEMEn (Restaurante la Encina edo Regalos Artea)
  • Aialan eta Okondon: ADRren bitartez (945105226) edo Merkataritzako Bulego Teknikoak (946722801 eta 944030578)

Lehiaketan parte-hartzeko, inskripzio orria bete beharko da establezimienduaren datuekin.

Izena emateko epea: Azaroaren 18a arte

 

Behin izena emanda, lehiaketaren bereizgarria emango dizugu zure erakusleihoan jartzeko. Horrez gain, Laudioko, Amurrioko eta Artziniegako merkataritza elkarteek euren erakusleihoa lehiaketa izango dute eta erakusleiho berberarekin parte hartu dezakezu.

 

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

OINARRIAK

INSKRIPZIO ORRIA

Datorren ostiralean, azaroak 1, Domu Santu eguna dela eta, bertan behera geratuko da hileko lehenengo ostirala izateagatik programatuta zegoen tamaina handiko trasteak eta altzariak jasotzeko zerbitzua.

Zerbitzuan interesatutak daudenei azaroaren 15ean, ostirala, usteko eskatzen zaie, aldez aurretik zerbitzu horretarako eskaintzen den 944 355 750 telefono zenbakira deituz.

Berealdiko beharra izatekotan, Aiarako Kuadrillako Ingurumen zerbitzuko langileekin jar zaitezke harremanetan (677 566 284) zure arazoari erantzuna eman ahal izateko.

Aiarako Kuadrillak, Artziniegako Udalaren laguntzaz eta Eskualdeko Enplegu Planaren baitan, Udaleko Brigadarako Peoi bat lanaldi osoan kontratatuko du 6 hilabetez. Baita ere, beste herriekin partekatzen den Brigadarako Langileak eta Arduraduna lanaldi osoan eta 6 hilabetez kontratatzeko deialdia publikatu da.

Hauek dira Deialdiak, informazio gehiagorako: https://www.lanbide.euskadi.eus/inicio-lanbide/

Badator *BIZILAGUNAK ARABA 2019*! Izena eman! Aurtengo data: Azaroak 17. Izan Bizilaguna eta ez utzi endredatzen!

  • Izena emateko:
    deitu: 945 266805
    Idatzi Wathsapp : 688812944
    Idatzi: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Artziniegako Udalak jakinarazten du euria ari duenean lehentasuna izano duela "Toñin Luengas" Udal Pilotalekua aisia eta jolaserako leku gisa erabiltzeak, erraketa jokuaren aurretik, gutxienez 4 zenbakitik kale aldera.

Oharra

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02