Artziniegako Udalbatzak, 2025eko ekainaren 5ean egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasierako onespena ematea Artziniegako Udalaren emakumeen eta gizonen berdintasunerako ordenantzari.
Hori guztia argitara ematen da eta jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta, hala badagokio, egoki iritzitako erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ahal izan ditzaten.
Epe horretan erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ezean, behin-behineko erabaki hori behin betiko erabaki bihurtuko da.
Artziniega, 2026ko urtarrilaren 9a
Alkatea JOSEBA VIVANCO RETES
