Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Artziniegako Udalean kezka handiz ikusten dugu Arabako Aldundiaren ardurapeko papera eta kartoia biltzeko zerbitzua oso gaizki garatzen ari dela gure udalerrian, eta horrek kalte handia egiten diela herritarrei eta herriaren irudiari.

Udaletik publikoki erakutsi dugu ezinegon hori eta Aldundiari berari ere helarazi diogu. Baina zerbitzuak ez du hobera egiten, okerrera egiten jarraitzen du. Eta Aldunditik ere ez dute zerbitzuaren egoerari eta garapenari buruzko informaziorik ematen. Ia 4 hilabeteren ondoren, ordezkorik gabe jarraitzen dugu.

Horregatik guztiagatik, Artziniegako Alkatetzak, Araba osoko beste Alkatetza batzuekin batera, agerraldi publikoa egingo dugu urtarrilaren 21ean, goizeko 11,30etan, Gasteizko Probintzia Plazan, Diputazioaren aurrean, egoera hau salatzeko eta irtenbideak eskatzeko.

Helbidea
Garai Plaza, 1
01474 · Artziniega (Araba)
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 64 02