Paperaren eta kartoiaren edukiontziak biltzeko zerbitzua Udalaren eskumenekoa zen, baina 2004. urtean hitzarmen bat sinatu zen Arabako Foru Aldundiarekin, zerbitzuaren ardura Aldundiak har zezan. Eta harrezkero Arabako Foru Aldundia da zerbitzu horren prestazioaren eta jarraipenaren kontratazioa egiten duena.
Duela urtebete baino gehiagotik hona zerbitzu hau oso gaizki garatu da, eta horrek kalte handia egin dio gure udalerriari.
Joan den abuztutik badakigu zerbitzua kontrata berri batek ematen duela, eta horrek ez du ekarri, ia hiru hilabete geroago, inolako hobekuntzarik, eta bilketa eskasa begi-bistakoa da. Horrek eragin negatiboa du zerbitzuan, herritarrengan eta bisitatzen gaituztenengan.
Epe laburrean egoerak hobera egingo ez duen beldur, gainera
Artziniegako Udalak osoko bilkuran erabaki du:
Horregatik guztiagatik, Artziniegako Udalaren osoko bilkurak honako hau erabaki du:
1.- Arabako Foru Aldundiari eskatzea bere erantzukizuna bere gain har dezala eta beharrezko neurriak har ditzala zerbitzu hori Artziniegako udalerrian behar bezala gara dadin.
2.- Arabako Foru Aldundiari eskatzea Udal honekin elkarrizketa arin eta iraunkorra izan dezala, .Artziniegako udalerrian zerbitzuaren egoerari eta garapenari buruzko informazioa emateko.
3.- Egoeraren larritasuna dela eta, alkateari ahalmena ematea, Arabako Foru Aldundiaren aurrean Udalaren solaskide zuzena izan dadin.
4.- Mozio hau Arabako Foru Aldundiari eta Arabako Batzar Nagusietako batzarkide taldeei helaraztea.
