Aurreko plana duela hamarkada batzuk egin zen. Orain, edozein larrialdiren aurrean eman beharreko urratsak eta eskura izan beharreko baliabideak aztertu, aurreikusi eta definitu behar dira. Helburua da Udalak kasu honetan nola jokatu behar duen jakiteaz gain, herritarrek beraiek ere ezagutzea. Plana 3-4 hilabetetan egingo da.
