Artziniegako Udala Tokiko Klima eta Energia Plan bat egiten ari da, 2030erako berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko eta udalerria klima aldaketaren inpaktuetara egokitzeko.
Planak sektore guztiei zuzendutako neurriak jasoko ditu, Udaletik bertatik hasita. Besteak beste, energia aurreztea eta energia berriztagarrien sustapena landuko dira, bai eraikin publikoetan, bai udalerri mailan. Gainera, klima mehatxu nagusiei erantzuteko eta aurrea hartzeko neurriak sartuko dira, hala nola tenperaturen igoera edo prezipitazio handiko gertakariak.
Herritarren ikuspuntua ere txertatzeko asmoz, Udalak online inkesta bat egin du, herritarren pertzepzioa eta Plana egitean kontuan hartu beharreko lehentasunezko gaiak ezagutzeko.
Inkesta uztailaren 31ra arte egongo da zabalik, eta Udalean eskuz, QR-a eskaneatuz edota esteka honetan klikatuz erantzun ahal izango da